ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/23 21:19

Foruzainen erretiroa 60 urtera aurreratzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk. Nafarroako polizia-indarrentzako erretiro-adinaren jaitsiera hori, besteak beste, EH Bilduk Espainiako Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa baten ondorioz etorri da.

EH Bilduk astelehenean bertan iragarri zuen Pedro Sanchezen gobernuak aurkeztutako aurrekontu-proiektua babesteko asmoa, iaz egin zuen bezala. Espainiako Estatuaren Aurrekontu Orokorrek, besteak beste, indar errepresiboentzako baldintzen hobekuntza dakarte aurten ere. Santos Cerdan PSNko diputatuak akordioa txalotu du: "Unidas Podemosekin eta EH Bildurekin lortutako akordioari, elkar entzuteari eta elkarrizketari esker, Foruzaingoa 60 urterekin erretiratu ahal izango da".

Itun hori Espainiako Estatuko aurrekontuei egindako transakzio-zuzenketetan oinarrituko da, mossoen eta foruzainen erretiro-adina 59 edo 60 urtera jaisteko, hurrenez hurren. Horrela, Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari aplikatzen zaien erregimenarekin parekatuko da foruzainena.


"Nafarroako Foru Poliziako langileen egoera eta baldintzak beste kolektibo batzuen erretiro adinaren koefiziente murriztaileekin parekatzeko zuzenketa txertatzea lortu dugu aurrekontuetan, aspaldiko eskaera bati erantzunez eta egoera baztertzailea gaindituz", esan du EH Bilduk.


Pribilegio poliziala


Polizientzako baldintza bereziok, ordea, ez datoz bat pentsioen erreforma berriak langileriaren gehiengo zabalarengan eragingo duenarekin. Zehazki, pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko urte kopurua 25 urte kotizatutik 35 urtera igotzea aurreikusten dute horren sustatzaileek.

Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantzako ministroak aurreratu zuenez, joan den mendeko 50eko eta 70eko hamarkaden artean jaiotako beharginen pentsioak murriztu egingo dira. Bestela, Escrivaren esanetan, "pixka bat gehiago" egin beharko dute lan. Bidenabar, aurrejubilazioak "zigortu" egingo dituztela ere ziurtatu zuen.

NO HAY COMENTARIOS