ACTUALIDAD / Régimen salarial
Espainiako Gobernuak ABEEak beste hilabete baterako luzatu ditu
Pandemiaren aitzakiapean ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak duela bi aste indargabetzekoak ziren arren, PSOEk eta Unidas Podemosek luzatu egin dute ustez salbuespenekoa izango zen neurria. Martxoaren 31ra arte iraunen dute indarrean diren erregulazio txostenek, gutxienez. Halere, lan-erreforma berriak erraztu egiten du ABEEen iraunkortasuna.
2022eko otsailaren 25
Espainiako Gobernuak ABEEak beste hilabete baterako luzatu ditu

Ustez testuinguru pandemikoari lotutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEE) beste hilabete baterako luzatzea erabaki du Espainiako Gobernuak. "Salbuespenezkoak" omen ziren neurrien indargabetzea sindikatuen zein patronalaren onespenarekin geroratu du Madrilek. PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuaren esanetan, "trantsizioa errazteko" luzatu dute neurri-sorta.

ABEEek, besteak beste, enpresetako "malgutasun" printzipioari erantzuten diote. Krisialdietan edota eskaria koiunturaren eraginez murrizten denean, langileak de facto kanporatzea eta lan-karga areagotzen denean lanpostura itzularaztea baimentzen die enpresaburuei. Hori ez ezik, ABEEek irauten duten bitartean, beharginen soldatak Estatuak hartzen ditu bere gain. Bide batez, neurriak langile finkoen figuraren indargabetzea eta langabeziaren zifra errealak estaltzea ere badakar.

Lan-erreformaren eskutik

Espainiako Estatuan. Enpresek ABEEak martxan jartzen dituztenean, enpresak aurkeztutako "arrazoiak" egiaztatzera mugatzen da Lan-Agintaritza, enplegu erregulazioko espedienteekin (EEE) ez bezala.Berriki ezarritako lan-erreforman zehazten den RED mekanismoari esker, ABEEak errazago tramitatzen dira

Orohar, enpresa gehienei ez zaie oztopo handirik jarri, izan modalitate sektorialeko zein ziklikoko ABEEetan. Enpresek aldi baterako erregulazio txostenetan dituzten soldatapekoen Gizarte Segurantzako kotizazioen zati bat ordaindu behar duten arren, ez dirudi baldintza horrek gehiegi uxatzen dituenik; izatez, Espainiako Estatuan oraindik ugariak dira neurrion baitan diharduten lantokiak.