ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Donostitik.com
2024/07/09 09:41

Ertzaintzak gutxienez hiru pertsona zauritu zituen Donostian (Gipuzkoa) joan den martxoaren 5ean, Realaren eta Paris Saint-Germainen partidaren aurretik. Kargak izan ziren Reale Arena zelai inguruan eta hiriko beste zenbait gunetan, hainbatetan oldartu baitzen Ertzaintza jendearen kontra.

Zauritu horietako bat da Amaia Zabarte. Poliziak foam jaurtigai batekin jo zuen buruan, 30 metro inguruko distantzia batetik. Horretaz gain, ostikoz kolpatu zuten polizia-indarrek, lurrean zegoela; hala frogatu du bideo batek. Salaketa bat jarri zuen biktimak, baina kasua artxibatzea erabaki zuen epaileak, iritzita "ezezaguna" dela nork tirokatu zuen zauritua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu berriak, Bingen Zupiriak, uztailaren 1ean bidali zion gutun bat Zabarteri. Sailburuaren esanetan, martxoaren 5eko gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren "kontrol- eta gardentasun-batzordea". Ziurtzat jo du, dena den, ertzainek "ezarritako prozedurak" bete zituztela egun horretan, eta "pertsonen segurtasuna" lehenetsi zutela.

NO HAY COMENTARIOS