ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/10/16 10:13

Berriozarreko PAH plataformak iragarri duenez, datorren astelehenean, urriak 21, familia bat etxegabetzen saiatuko dira Iruñean (Nafarroa). Nafarroako Gobernutik etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntza jasotzen badute ere, ezin dute Errotabidea sozietate mugatuaren alokairu sozialaren tasa ordaindu. Sei kide dira familian; bikote bat eta euren lau seme-alabak.

Errotabidea (lehengo Cogremasa) Nafarroako higiezinen enpresa bat da, zeinak jada zenbait etxe kaleratze egin dituen. Tartean, indarkeria matxista jasan zuen emakume bat kaleratu zuen higiezinen enpresak, 2014. urtean. Errotabideren hileko alokairua 500 euro ingurukoa da; alokairu sozialera sarbidea izateko, ordea, 7.000 eurotik gorako abalak eskatzen ditu.

Elkarretaratzea astelehenean

Elkarretaratzera deitu du astelehenerako Berriozarreko PAH plataformak, kaleratzeari aurre egin asmoz. 08:30ean jarri dute hitzordua, Soto De Lezkairu kaleko 21. zenbakian. Azken asteetan beste hainbat etxegabetze jarri dituzte martxan Euskal Herrian; tartean, bat Barakaldon (Bizkaia), eta gutxienez lau Donostian (Gipuzkoa).

NO HAY COMENTARIOS