ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Periódico
2023/03/06 15:15

Erresuma Batuan are gogorragoak izango dira txalupa bidez migratu nahian ari diren pertsonen aurkako neurriak. Rishi Sunak lehen ministroak iragarri duenez, legedia aldatuko da laster, itsaso bidezko migrazioa oztopatzeko eta "paterak behin betiko gelditzeko". Lege berriaren bidez, Mantxako Kanala erabilita eta txalupan Erresuma Batura iristen diren migratzaileei asiloa eskatzeko aukera ukatzea legeztatu nahi du gobernuak, bai eta pertsona horiek zuzenean eta legez deportatu ahal izatea ere. Zehazki, patera bidez Erresuma Batura heltzen den pertsona oro Ruandara edo "beste herrialde seguru" batera kanporatzeko eskumena izango du Barne Ministerioak.

"Legez kanpoko migrazioa ez da bidezkoa zergadun britainiarrentzat, ez da bidezkoa legez datozenentzat, eta ez da zuzena talde kriminalei beren merkataritza inmoralarekin jarraitzeko aukera ematea", esan du lehen ministroak. "Ez nahastu. Legez kanpo etortzen badira, ezingo dira geratu", gaineratu du. Dirudienez, hurrengo astean aurkeztuko du lege berria Sunakek.

NO HAY COMENTARIOS