ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkartasun Jaialdia 2019an, Azpeitian.
2022/04/06 09:24

Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak atzo jakinarazi zuenez, aurten ere Erresistentzia Kutxa Nazionala indartzeko Erresistentzia Jaialdi bat antolatu du, ekainaren 18rako. Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa) izango da eta, guztira, zortzi musika talde igoko dira oholtzara: Kaos Urbano, Zartako, Brigade Loco, J Martina, Bake Faltsua, Alerta Gorria, Ziakhus & Durum Solo Karne eta Raimundo el Canastero.

18 euro balio du sarrera bakoitzak, eta eskuragai daude jada https://my.weezevent.com/erresistentzia-jaialdia web-orrian, zein bost tabernatan: Bilboko (Bizkaia) Molotoffen, Donostiako (Gipuzkoa) Urkan, Gasteizko (Araba) Elizondon eta Iruñerriko El meson de la Nabarrerian eta Basajaunen.

Errakik 2019ko udan aurkeztu zuen Erresistentzia Kutxa Nazionala, eta bi funtzio nagusi ditu tresna horrek: "okupazioaren praktikak dakartzan ondorio ekonomikoei aurre egitea" eta "okupazioaren praktika garatzeko eta hedatzeko baldintzak jartzea". "Burgesiaren presio ekonomikoari aurre egiteko tresna" bat izango litzateke, beraz, baita "elkartasun antolatuaren eta hamarnaka Langile Kontrolpeko Espazioren konpromisoaren ondorio" ere. Erresistentzia Kutxa Nazionala are gehiago elikatzeko asmoz egingo dute, hain justu, ekainaren 18ko Elkartasun Jaialdia.

NO HAY COMENTARIOS