ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/12 12:54

Eraikuntza-arloko bi enpresaburu atxilotu dituzte Donostian (Gipuzkoa), lan-esplotazioa helburu duen pertsonen salerosketan aritzea leporatuta. Langileen eta pertsona atzerritarren eskubideen kontra jardutea ere egotzi diete. Izan ere, eraikuntzako lan-esplotaziora bideratutako sare baten parte dira bi enpresariak. Lan-eskaintza iruzurtien bidez behargin migratzaileengana jo eta, gero, egunean hamasei orduz lan egitera behartu dituzte. Ohikoa izan da aurrez adostutako soldata ez ordaintzea, baina beharginak nolabait kexatuz gero, etxegabetu egin izan dituzte edota mantenua kendu izan diete enpresaburuek.

Dirudienez, Hego Amerikako beharginak esplotatu dituzte batez ere. Enpresarien lan-eskaintzen berri izatean, hegazkin-txartelak erosi eta Gipuzkoara tokialdatu dira langileak, ustez, 1.200-1.400 euroko soldata baten truke komunak berritzen aritzeko. Berez ez dute Espainiako Estatuan bizitzeko baimen ofizialik izan, eta hori argudiotzat hartuta, sareko enpresaburuek ez diete inolako lan-kontraturik egin, eta miseriazko baldintzak ezarri dizkiete.

Sare horretan harrapatuta zegoen langile bat Donostiako polizia-etxe batera bertaratu zen joan den azaroan, asiloa eskatzeko. Jasandakoa azaldu zuen, eta ikerketa bat jarri zen martxan orduan. Berriki atxilotutako bi enpresariak atzeman zituzten; Gipuzkoan aritzen dira eta hainbat enpresatako bazkide eta kudeatzaileak dira, tartean, komunetako obretan lan egiten duen enpresa batekoak.

NO HAY COMENTARIOS