ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Egiluz Gaztetxeko kideak eraikinaren atarian (Argazkia: Bidasoako Hitza)
2019/05/17 12:22

Hondarribiko Gazte Asanbladak apirilaren 19an eman zuen Egiluz jauregiaren birjabetzearen berri. Bertan jarri zuten martxan Hondarribiko Gaztetxe berria. Apirilaren 23an jakinarazi zuten gaztetxeko lau lagun auziperatu zituztela birjabetzearen harira, eta apirilaren 29an hasi zen haietako hiruren aurkako epaiketa Irungo epaitegietan. Laugarrengoak, aldiz, adin txikikoa izanagatik, Donostian egin behar izan dio aurre auziari. Eraikina okupatzeagatik "delitu arinak" egin dituzten edo ez ebatzi behar zuen epaileak.

Hala, atzo, Irungo epaileak kargugabetu egin zituen bertan epaitutako hiru gazteak. Epailearen hitzetan, jabeek utzietsitako eraikina okupatzea ezin daiteke zigortu. Eraikinaren jabea den Elizak, eguneko 3 euroko isuna eskatu zuen gazteentzat; baita uraren eta argiaren fakturak eta sarrailaren aldaketaren kostua ordaintzea ere. Eraikina husteko eskaera ere egin zuen jabeak.

Epaileak, ordea, gazteen defentsari eman dio arrazoia. Jabeentzat ez dela kalterik egon argudiatu du ebazpenean, eraikinaren egoera zaharkituagatik, hark inongo erabilerarik ez ziolako ematen. Hala, absoluzioa ebatzi du.

NO HAY COMENTARIOS