Aldi baterako lan-erregulazio txostenen bidez kaleratutako langileek maiatzean jasoko dute langabezia prestazioa, izapidetzeko prozesu luzea dela-eta. Izan ere, kaleratzeen ostean egin beharreko izapideak ugariak dira; lehendabizi, "ezinbesteko" dosierrak bost egunean onartu behar ditu Lan Agintaritzak, eta, ondoren, langabezia prestazioaren eskaera egin eta kudeatu behar da SEPEren aurrean (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa).
Azken asteotan, hainbat enpresek aldi baterako lan-erregulazio txosten bidez erantzun diote krisialdi honi, eta horrekin batera, kanporatutako langileei zor zaien dirua ordaintzeko izapideak hasi dituzte. Martxoko nominan langabezia saria atxikitzeko, beharrezkoa zen hilaren 31 baino lehen eskaera egitea, eta horrenbestez, ia ez zen denborarik egon erregulazio txostenak SEPEri jakinarazi ahal izateko. Horregatik, apirilaren jaso beharrean, langile gehienek maiatzaren 10era arte itxaron beharko dute kobratzeko.
Egoeraren aurrean, Espainiako Gobernuak neurri bakarra jarri du mahai gainean: soldaten ordainketa maiatzaren 2ra aurreratzea, bitartean, langile askori dagokien diru-iturria ia bi hilabetez atzeratuz.