ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/12 13:34

AEBetako Nazioarteko Lan-Auzien Bulegoak (ILAB, ingelesezko sigletan) haurren esplotazioaren, bortxazko lanen eta esklabotzaren inguruko analisi bat argitaratu berri du, nazioarteko hainbat daturekin. Energia berdea, edo auto elektrikoak ekoizteko oinarrizko mineral askoren ustiaketa, "bortxazko lanean" eta haur-esplotazioan oinarrituta daude, bi urteko txostenak ondorioztatu duenez. 

Bertan jasotako datuen arabera, osotara, 5 eta 17 urte arteko 160 milioi haurrek egiten dute lan nazioartean. Horietatik 79 milioik lanbide arriskutsuak egiten dituzte. Hala, haurren lan-esplotazioak gora egin du herrialde askotan, eta sarri baliatzen dira horretaz produktu jakin batzuk ekoizteko edo ustiatzeko.

ILABen arabera, 159 produktu egiteko baliatzen ziren haur-esplotazioaz eta "bortxazko lanez" duela bi urte. Orain, baina, 204 produktura igo da kopuru hori. Herrialdeei dagokienez, ikertzaileek 78 herrialdetan identifikatu zuten haur-esplotazioa duela bi urte, baina gerora 82ra egin du gora zenbatekoak. Joera gorakor bat identifikatu du txostenak, beraz, eta energia berdea ekoizteko zein gailu elektronikoak egiteko materialak gailentzen hasi dira analisian.

Besteak beste, jujubondoa, beruna, nikela edota polibinilo kloruroa dira haur-esplotazioaren bidez ustiatzen diren material berriak, baina horniketa-kateen konplexutasuna dela-eta, zaila da horiek guztiak zehaztea. Hala ere, mineralak ustiatzeko, haur-esplotazioaz gero eta gehiago baliatzen direla nabarmendu dute ikertzaileek. 

Teknologia berdeak hornitzen ditu haur-esplotazioak

Kongoko Errepublika Demokratikoko haurrek, Zanbia, Zinbabue edota Boliviakoekin batera, hainbat material ustiatzen dituzte: kobaltoa, kobrea, litioa, manganesoa, tantalioa, eztainua, wolframioa edota zinka, adibidez. Ohartarazi dute, gainera, lan hori guztia baldintza negargarrietan egiten dutela: meatze txiki eta ez-arautuetan egiten dute lan, eta tunelak eraiki, zama handiak mugitu edota substantzia toxikoekin lan egiten dute, inolako babes-baliabiderik gabe.

"Bortxazko lanen" bidez bestelako material batzuk ere ustiatzen direla azaldu dute ikertzaileek. Besteak beste, Txinan modu horretan lortzen dituzte polisilizioa eta aluminioa; Indonesian nikela; eta, azkenik, Kongoko Errepublika Demokratikoan tantalioa eta eztainua. Material horiek guztiak, gainera, gailu elektronikoen eta energia berdeen garapenarekin hertsiki lotuta daude.

Teknologia berdeak ekoizteko, beharrezkoak dira material horietako asko: kobaltoa eta litioa kotxe elektrikoen bateriak egiteko erabiltzen dira, eta polisilizioak eguzki-energia harrapatzen du; indioa, bestalde, LED argiak egiteko erabiltzen da. Eztainua ere elektronikako gailuetan aurki daiteke, bai eta tantalioa ere.

NO HAY COMENTARIOS