ACTUALIDAD / Régimen salarial
Emakume migratu bat sei urtez izan zuten gau eta egun lanean Iruñeko hotel batean
Sei urtean atseden egun bakar bat ere ez zuen izan emakume langileak Castillo de Javier hotelean, eta garbiketarako materiala gordetzen zen gelan eman behar izaten zituen gauak; ez zekien gazteleraz kontratua sinatu zuenean. Horretaz gain, iruzur egin zion lankideak bere haurra zaintzera ere behartzen zuen. Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote orain hoteleko jabeari.
2021eko maiatzaren 24
Emakume migratu bat sei urtez izan zuten gau eta egun lanean Iruñeko hotel batean

Nafarroako Probintzia Auzitegiak bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eman dio Juan Carlos Cipresi, Castillo de Javier hoteleko jabeari. Iruñeko (Nafarroa) San Nikolas kalean dago ostatua, eta langileen eskubideen aurkako delitu bat egotzi diote, emakume langile migratu bati sei urtez ezarritako erregimena dela-eta.

Langileak 57 urte ditu gaur egun, eta 2008an mugitu zen Bulgariatik Nafarroara. Iruzur egin zioten Castillo de Javier hotelean lan egin zezan: han lanean ari zen ezagun batek eskaini zion leku berdinean "solairuetako laguntzaile eta logeletako garbitzaile" modura jardutea, eta 2008ko abenduan sinatu zuen lan-kontratua emakume migratu berriak. Une horretan ez zekien gazteleraz, eta iruzur egin zion lankideak egin zizkion, ustez, itzulpen lanak.