ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bati sexu-erasoa egin dio bere bikotekide ohiak, Portugaleten
Joan den astelehenean, arma zuri batekin mehatxatuta egin zion sexu-erasoa 28 urteko gizonak.
2022eko abenduaren 14
Emakume bati sexu-erasoa egin dio bere bikotekide ohiak, Portugaleten
— ARGAZKIA Ezkerraldeko Itaia.

Portugaleten (Bizkaia) emakume bati eraso zion bere mutil lagun ohiak pasa den astelehenean. Emakumearen etxean izan zen: arma zuri batekin mehatxatu ostean, sexu-erasoa egin zion 28 urteko gizonak. Etxebizitza horretan bertan atxilotu zuten erasotzailea, eta epailearen aurretik igaro ostean espetxeratu zuten Basaurin (Bizkaia).

Azken asteetan, beste gutxienez hiru eraso matxista atera dira argitara Ezkerraldean; hain zuzen, Barakaldon (Bizkaia) eta Sestaon (Bizkaia).