ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / 20 Minutos
2023/05/15 21:15

Asteburuan atera zen argitara Bartzelonan izandako zorigaiztoko erailketa bat. Duela astebete, hilaren 8an, bere buruaz beste egin zuen 56 urteko emakume batek, etxetik bota behar zuten momentuan. Egun horretarako zegoen ezarrita kaleratze-data, eta emakumea etxegabetu behar zuen talde judiziala etxera sartu zenean, hilik topatu zuen andrea.

Erakunde pribatu baten jabetzakoa da etxea, eta alokairua ordaintzeari utzi behar izan zion emakumeak. Orduan, hura pisutik kanporatzeko agindua eman zuen Bartzelonako 6. Instrukzio Epaitegiak.

Aurreko astelehenean, kaleratze-agindu hori gauzatzeko bertaratu zen etxera talde judizial bat, baina inork ez zuen erantzuten txirrinean, eta sarrailagile bati eskatu zion atea irekitzeko. Orduan aurkitu zuten hilik emakumea; bere buruaz beste egin zuen, itxura denez.

Beste erailketa bat aste berdinean

Aurreko astean, antzeko beste heriotza bat izan zen Valentzian, beste etxe kaleratze baten eskutik: bere buruaz beste egin zuen 54 urteko gizon batek, etxegabetua izan behar zuen une berean. Udaltzainak eta talde judiziala bere etxera hurbildu zirenean, etxeko balkoitik bota zuen bere burua gizonezkoak.

NO HAY COMENTARIOS