AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / NIUS
2023/05/09 19:18

Gaurkoan, are zorigaiztokoagoa eta hilgarriagoa izan da etxe kaleratze bat Paiportan (Valentzia); posible bada. 54 urteko gizon bat bota behar zuten gaur bere etxetik. Zenbait hedabideren arabera, urteak zeramatzan kaleratze-aginduak jasotzen, eta jada ez zuen hipotekari loturiko gasturik ordaintzen. Laguntza ekonomikoa, osasun-arreta eta, zehazki, arreta psikologikoa jasotzen zituen; hori zela-eta, hainbatetan eman zen bere egoera zaurgarriaren berri epaitegietan, eta horren ondorioz atzeratu izan da etxegabetzea behin eta berriz. Orain arte.

Goizean bertaratu dira atarira suhiltzaileak, udaltzainak eta talde judizial bat, gizona bere etxetik kaleratzeko asmoz. 11:00ak aldera, baina, bere buruaz beste egin du: etxeko balkoitik bota du bere burua.

EZ DAGO IRUZKINIK