Gizonezko batek emakume bati egin zion eraso atzo, uztailak 8, Leioan (Bizkaia). Hainbat iturriren arabera, erasotua izan zen emakumearen bikotekidea da erasotzailea. Gaurko, uztailak 9, elkarretaratzea deitu dute, 18:30ean, Bulebarrean.
Asteartean bertan, uztailak 7, beste eraso bat izan zen Eibarren (Gipuzkoa). Gizonezko batek bikotekidea edo bikotekide ohia kolpatu eta labanarekin sastakatu zuen, hura zaurituta utziz.