ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / @Fenomeno_EU (X)
2025/11/20 09:32

Elitzur Ramla saskibaloi-talde israeldarrak ez du Gernikan (Bizkaia) jokatuko datorren astean. Gernikako klubak erabaki du Maloste kiroldegian izatekoak ziren partidak Bulgariara lekualdatzea eta ateak itxita jokatzea, Gernika "bakearen sinbolo" dela eta Israelgo Estatuko taldeak ez lukeela bertan egon behar ulertuta, El Correo-ren arabera. 

Azken asteetan, Israelgo saskibaloi-taldearen bisitaren kontrako erantzuna prestatzen aritu dira Gernikan, Palestinarekin Elkartasuna plataformaren eskutik. Eta egindako lanak izan du emaitza, presioari esker, Bulgariara aldatu behar izan baitituzte partiduak.

"Azkenengo asteetako borrokaren eta presioaren fruitua izan da erabaki hori. Asko izan gara partidu horien kontrako asanbladetan antolatu, kaleak propagandaz bete, bandoak jarri eta, orokorrean, borroka honi gure atxikimendua adierazi diogunak; komertzio, kirol-talde, norbanako, hezkuntza-zentro...", azaldu du Palestinarekin Elkartasunak. Aldarrikatu duenez, "argi utzi dugu ez dugula talde israeldarrik onartzen, ez Gernikan ez inon". 

Plataformak agerraldi bat egingo du gaur iluntzean, 20:00etan Pasealekuko arkupean, azken berrien inguruan adierazpenak egiteko. Elitzur Ramlaren eta talde sionista guztien presentziaren aurka, manifestazio batera deitu zuten larunbat honetarako, eta azaroaren 25ean eta 27an jokatzekoak ziren partiden harira ere antolatu zituzten protestak Maloste aurrean. 

NO HAY COMENTARIOS