ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/29 17:52
Elikagaien prezioek igoera historikoa izan dute Espainiako Estatuan. Erosketa saskiaren kostua %15,2 igo da Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) supermerkatuetan egindako aurreko azterketatik. Azken 34 urteetan elikagaien prezioek izan duten gorakadarik handiena izan dela ziurtatu du erakundeak.

Urteko batez besteko aurrezkiak ez du 1.000 euroko zenbatekoa gainditzen aurten; iaz baino %7,3 gutxiago, OCUren esanetan. Produktuen %64k gora egin dute prezioan, eta %36k, berriz, behera. Prezioak supermerkatu guztietan igo diren lehen aldia da honakoa, eta saltokirik handienak izan omen dira prezioak gehien igo dituztenak. Gainera, zenbait kasu konkretutan, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) ezarritako langetatik gora kokatu dituzte salgaien prezioak; %16tik eta %17tik gora.

Azken hilabeteetan, azken 30 urteetako inflazio-mailarik altuenak erregistratu dira Espainiako Estatuan. Azpiko inflazioak ere joera argia erakutsi du, aldakorrak diren aldagaiak, esaterako elikagai freskoen prezioak, kalkulutik kanpo uzten dituen arren: abuztuan goia jo zuen azpiko inflazioaren neurgailuak, %6,4ra igo baitzen. 1993tik izan den mailarik altuena da.

NO HAY COMENTARIOS