ACTUALIDAD / Ekida
Ekida mural bat egiten ari da Escalerillasen, bizilagunen borrokarekin elkartasunez
Trintxerpeko blokean hamabi familia daude etxegabetuak izateko arriskuan, eta bizitoki-alternatiba baten alde ari dira lanean, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera. Ekida mural bat margotzen ari da bertan, eta lan horiekin jarraituko du gaur eta bihar.
2024eko maiatzaren 27
Ekida mural bat egiten ari da Escalerillasen, bizilagunen borrokarekin elkartasunez

Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa), borrokan jarraitzen dute Escalerillaseko bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Etxebizitza-blokea eraitsi eta hamabi familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak garraiatzeko trenbide bat egiteko. Hortaz, etxe-kaleratze masiboaren aurrean, aurrera doa bizilagun guztientzako bizitoki-alternatiba baten aldeko borrokaldia.

Elkartasun-olatu bat izaten ari da Escalerillaseko borrokaren bueltan, eta Ekida Arte Ekimen Sozialistak ere hartu du parte horretan: mural bat egiten ari da eraitsia izateko arriskuan dagoen etxebizitza-blokean, bertako bizilagunekin eta euren borrokarekin elkartasunez. Martxan dira pintaketa-lanak, eta gaur eta bihar ere bertan izango dira lanean Ekidako kideak.