ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Irutxuloko Hitza
2024/05/12 11:08

Joan den ostiral arratsaldean, 20:00ak aldera, Donostian (Gipuzkoa) esku hartu zuten bi desokupak. Egia auzora bertaratu ziren, okupatutako etxe bat husteko asmoz. Desokupa enpresakoak direla azaldu zuten, eta etxean zeuden pertsonak mehatxatu zituzten. "Hijos de puta, os vamos a eliminar uno a uno" esan zieten, besteak beste. Ura eta argia mozteko mehatxuak ere egin zizkieten.

Bizilagunei babesa ematera joan ziren hainbat pertsona, eta, horren ondorioz, alde egin zuten bi matoiek. Dena den, mehatxu bat gehiago egin zuten: ordubetera itzuliko zirela adierazi zuten, eta 30 matoi izango zirela orduan. Horri erantzunez, etxea defendatzera hurbildu ziren 40 pertsona inguru, eta, azkenean, desokupak ez ziren bueltatu.

Atzo iluntzean, protesta bat izan zen etxebizitza horren aurrean, Desokupa kanpora lelopean.

NO HAY COMENTARIOS