ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/24 08:33

La Sirena irekita urte osoan. Hala zioen atzo iluntzean Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean egindako mobilizazioan zeramaten pankartak. Donostia Antifaxistak antolatu zuen manifestazioa, udalari exijentzia bat egiteko: La Sirena udal-aterpetxea urte osoan ireki dezatela kale egoeran dauden pertsonentzat.

Donostia Antifaxistak seinalatu duenez, La Sirenaren kudeaketak erakusten du etxebizitza, "eskubide bat izatetik urrun, negozio bat dela". Izan ere, ohartarazi dute sistema kapitalistan, "beharren arabera banatu ordez, errentagarritasun ekonomikoaren arabera antolatzen" direla baliabideak. Erakunde publikoek, hala, "etxebizitzaren arazoari erroko konponbide bat emateko ezintasuna" dutela uste du plataformak.

Horren guztiaren erakusle da, esaterako, Donostian gutxienez 415 lagun egotea kale egoeran, 5.600 etxebizitza hutsik dauden bitartean. Horregatik, udalari dagokionez, plataformatik eskatu diote "egoeraren gaineko ardura" har dezala eta, behintzat, "bereak diren bitarteko gutxiak [...] etxerik gabe bizi diren pertsonen eskura jarri" ditzala. La Sirena da, hain zuzen ere, udalaren baliabide horietako bat.

NO HAY COMENTARIOS