Donostian (Gipuzkoa), emakume bati eraso diote sei gizonezkok: bere borondatearen kontra atxiki dute, sexu-erasoa egin diote eta lapurreta egin diote. Andreak ostegun honetan aurkeztu zuen salaketa bat, eta ostiralean atxilotu zituzten sei erasotzaileak.
Epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu ziren denak. Atxilotuetako bat kargurik gabe utzi zuen aske epaileak, eta karguekin askatu zituen beste bostak: emakumea bere borondatearen kontra atxikitzeagatik, sexu-erasoa egiteagatik eta lapurreta egiteagatik.