ACTUALIDAD / Empresa de desokupación
Burlatako bizilagun bati jazartzen ari zaio desokupazio-enpresa bat
Asteartean bertaratu ziren Bartzelonako bi matoi, eta Burlatako bizilagun bat mehatxatu zuten bere etxea utz zezan. Bi desokupak atxilotu zituen Poliziak, baina aske utz zitzatela agindu zuen epaileak.
2026eko ekainaren 18 - 07:49
Burlatako bizilagun bati jazartzen ari zaio desokupazio-enpresa bat
— ARGAZKIA Desokupazio-enpresen aurkako protesta bat Zornotzan.

Desokupazio-enpresa bateko bi enplegatu atxilotu ditu aste honetan Espainiako Poliziak, Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) bizilagun bati egindako jazarpenagatik. Noticias de Navarra-k jakinarazi duenez, Bartzelonatik Burlataraino joan ziren bi matoiak, eta presioa egin zioten burlatar bati, bere bizitokitik alde egin zezan. Alokairuan bizi da logela batean.

Itxura denez, derrigortze-delitu bat leporatuta atxilotu zituzten bi desokupak, baina epailearen aurretik igaro ondotik, haiek aske uzteko agindua eman zuen hark.

Biktimak berak eman zuen jasandakoaren berri, asteartean, bi matoiek kotxean jarraitu eta bere etxeko tinbrea jo ondoren, bera beldurtzen saiatzeko. Desokupazio-enpresakoek esan zioten, bere bizilekua uzten ez bazuen, kide gehiagorekin bertaratuko zirela Burlatara hurrengo astean. Hala ere, haiek aske uztea erabaki zuen epaileak.