ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB
2020/11/18 17:10

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileak instituzioaren egoitzaren parean elkarretaratu dira asteazken goizean, Diputazioak murriztu, Optimak eta Garbialdik kaleratu leloa zeraman pankarta hartuta eta eskuorriak eskuetan. Haserre azaldu dira beharginak, izan ere, "gutxienez 25 langile Bizkaiko Foru Aldundian egindako garbiketa lanetatik kaleratu" egin dituztela salatu dute. Horien artean, gehienak COVID-19aren aurkako errefortzu-lanetan aritutakoak dira. Lizitazioa aldatu denean, ordea, "egun batetik bestera", haien kontratuak amaitutzat eman direla azaldu dute garbitzaileek.


Iturri sindikalen arabera, azaroaren 15ean bukatu zen Garbialdiren (ordura arte, Diputaziorako garbiketa-zerbitzuaz arduratu zen enpresa lizitatzailea) kontratua. Optimak hartu zuen bere gain zerbitzu hori eta, orduan, ez zuten subrogazio-klausula aplikatu nahi izan 25 langileren kontratuetan, eta kanporatu egin zituzten.


KONTRATUZ BEHARTUTA

LAB sindikatuak gogorarazi duenez, "kontratuz behartuta" leudeke subrogazio hori hiru hilabete baino gehiagoko iraupena duten kontratuei aplikatzera, izatez, kaleratu guztiek "urteak" baitzeramatzaten bertan soldatapean. Enpresek oraindik ez dute haiek ezarritako klausulak betetzeko borondaterik erakutsi.