Gaur, hilak 18, behargin bat erail dute Beriaingo (Nafarroa) Errekaldea de Beriain industriaguneko enpresa batean. Kamioi baten atzealdeko gurpilak azpian hartuta hil da 54 urteko langilea, eta Cordobilla parkeko suhiltzaileak bertaratu badira ere, bertan zendu da. Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute gorpua.
Gaurko hilketarekin,
gutxienez 27 langile dira aurten, Euskal Herrian, lanean erail dituzten beharginak (tartean, Zaldibarko hondakindegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak). Maiatzaren hasieran izan zen erailketa horietan azkena, Luiaondoko
(Aiara, Araba) mendietan.