Gaur, maiatzak 5, beste langile bat erail dute Luiaondoko (Aiara, Araba) mendietan. Basogintza enpresa batean jarduten zuen, eta soldatapean lanean ari zela, pinu bat erori zaio gainera. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, eta zauritutako langilea artatu duten arren, ez dute salbatzerik izan. Hala, pinuaren kolpearen ondorioz zendu da 40 urteko behargina. Uneotan, Luiaondon jazotakoa ikertzen ari da Osalan.
Urtea hasi zenetik, gutxienez 26 langile hil dituzte Euskal Herrian. Apirilaren 23an izan ziren azken bi hilketak, eta bestalde, bihar beteko dira hiru hilabete Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian bi behargin desagertu zirenetik.