Eusko Jaurlaritzak duela gutxi eman du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iazko urritik aurtengo urtarrilera bitartean izan diren kutsatzeen jatorriaren berri. Datu horiek "partzialak" direla salatu arren, azaleratu diren ehunekoei egin die azpimarra ELA sindikatuak: dirudienez, COVID-19aren agerraldien %70 eta %79 artean gertatu dira soldatapeko lanean. Besteak beste, adibide modura aipatu ditu ELAk "eskolak, zentro soziosanitarioak, osasun-zentroak eta bestelako lan-zentroak". "Lantoki arruntetan izan dira agerraldien %18 eta %33 artean", gaineratu du.
Bestalde, sindikatuak gaitzetsi du hori izan dela orain arte Eusko Jaurlaritzak eman duen "informazio objektibo bakarra", eta ez duela inolako neurririk hartu "lan-zentroetako kutsatzeak kontrolatzeko".