ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintzaren autoak Bulebarrean. Argazkia: Zigor Garro
2021/01/16 23:15

2020ko abenduaren 14an gertatu bezala, gaur gauean, Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean zeuden hainbat gazteren aurka oldartu da Ertzaintza. Tabernak ixtean sartu da Alde Zaharrean Polizia; antza, Ertzaintzaren bi auto eta furgoneta bat bertaratu dira Trinitate Enparantzara, modu oldarkorrean, egunerokotasunean patruila bakarra joan ohi den arren.

Bertan zeuden gazteen eta polizien arteko tentsioak gora egin du minutuek aurrera egin ahala, eta azkenean, ertzainen beste hamabi auto sartu dira plazara. Alde Zaharreko hainbat kaletan hedatu dira liskarrak, Bulebarra tarteko, eta gazteak kolpatzeari ekin diote ertzainek.

Lau gazte eraman dituzte atxilo, baita hainbat pertsona zauritu ere. Autoekin sigi-saga ere aritu dira polizia-agenteak, gazteak beldurtu nahian, eta Donostiako erdigunetik Alde Zaharrera sartu nahi zuen pertsona oro identifikatu dute gero.

NO HAY COMENTARIOS