ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Moraza kaleko etxea Ertzaintzak inguratuta. Argazkia: Irutxuloko Hitza
2019/06/06 11:06

Duela hilabete batzuk beste aukerarik izan ez, eta Moraza kaleko etxe huts batera sartu ziren bizitzera hainbat gazte etorkin. Ordutik, Donostiako (Gipuzkoa) eraikin horretan 45 gazte bizi izan dira, atzora arte.

Atzo, asteazkena, Ertzaintza 10:30ak aldera bertaratu zen eraikinera, Donostiako Udaltzaingoaren laguntzarekin. Hala, etxean sartu eta, bertan zeuden hiru gazte atxilotzeaz gain, hainbat zauritu zituzten. Bi ordu pasa zituzten barruan, eta gazteek salatu dutenez, "kalteak" eragin zituzten. Ez zuten desalojo agindurik erakutsi, eta gero, etxera itzuli ziren gazteetako batzuk. Gainera, "autoritatearen aurkako atentatua" egotzi nahi diete atxilotutako bi kideri.

Bi eraso egun berean

Bestalde, gaueko 22:00ak aldera, poliziak eraikin ingurura joan ziren berriz. Goizekoarekin zerikusirik ez zuten istilu batzuengatik, hainbat pertsona identifikatu behar zituztela adierazi zieten bertan zeudenei. Hala, beste lau gazte atzeman zituzten.

Mohadara kolektiboko kideek salatu dutenez, deportatzeko arriskuan daude eraikin horretan bizi diren gazteak. Gaur, osteguna, agerraldi publikoa egin dute, gertatutakoa azaltzeko eta datozen deialdien berri emateko.

NO HAY COMENTARIOS