ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/14 09:10

Covid-19 birusaren pandemia dela-eta, Espainiako Gobernuak martxoaren amaieran agindu zuen "nahitaezkoa ez den jarduera ekonomikoa" geratzeko, baina ugariak dira azken bi asteetan eten ez diren sektoreak. Naiz-ek jakinarazi duenez, tartean, martxan izan dira Donostian (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko lan zehatz batzuk.

Salatu dute, gainera, denbora tarte horretan lan-istripua izan duela metroaren obretan jarduten duen beharginetako batek. Makina bat eskuztatzen ari zen istripua gertatzean, eta antza, ez zuen "ondorio fisikorik" jasan.

"Lanaldi ankerren" aurka

ELA sindikatuak uztailean salatu zuen Cavosa Obras y Proyectos SA enpresa, langileei legez kontrako lanaldiak eta lan-erritmo altuak ezartzeagatik eta segurtasun arauak ez betetzeagatik. Izan ere, jakinarazi zuten langileak 12 orduko errelebotan aritzen zirela, eta batzuek, 19 ordurainoko lanaldiak egiten zituztela. Mirakontxa-Easo zatian metroak eraikitzeko lanak hartu zituen bere gain enpresa horrek.