ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Igandean auzoko eragileek egindako prentsaurrekoa. Argazkia: Alde Zaharreko Gazte Asanblada
2020/12/14 10:27

Joan den larunbatean, abenduak 12, Donostiako (Gipuzkoa) Trinitate plazan ari ziren arratsaldea pasatzen 40 gazte inguru. Aste osoan zehar nabarmena izan zen polizia-indarren presentzia auzoan, eta larunbat arratsaldea ez zen salbuespena izan. "Trinitate enparantzan geunden gazte guztiak identifikatu eta miatuko gintuztela esan ziguten, isuna jartzeko asmotan", adierazi zuen Alde Zaharreko Gazte Asanbladako kide batek, atzo arratsaldean egindako prentsaurrekoan.

Polizien erabaki hori "onartezina" zelakoan, gazteek ospa egin zuten bertatik, eta Trinitate enparantzatik ateratzen ari zirela, oldartu eta kolpeka hasi ziren polizia-agenteak, pertsona bat baino gehiago zaurituz. Ondoren, Konstituzio plazan jarraitu zuten istiluek, eta gazte batzuk identifikatu egin zituzten "Poliziaren jarduna grabatzeagatik".

Polizia-indarren errepresioa salatzeko eta auzoko gazteen aurkako erasoak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur, hilak 14, astelehena, 20:00etan Konstituzio plazatik abiatuta.

NO HAY COMENTARIOS