Gaur, otsailak 3, 40 urteko langile bat erail dute Galdakaon (Bizkaia). GHI Hornos lantokian jazo da lan istripua; pieza bat erori zaio gainera langileari, eta bertan zendu da. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
2020. urteko aurreneko hilabetean, urtarrilean, bederatzi izan ziren haien lanpostuetan eraildako langileak. Hala, gaurkoarekin, gutxienez hamar dira aurtengo hilketak.