ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Opebide
2024/01/22 11:36

Enplegu Eskaintza Publiko bat (OPE, gazteleraz) zabalik dauka Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Ertzaintzarako eta 31 udalerritako udaltzaingoetarako. 2023ko urtarrilean atera zen argitara lanpostuen eskaintza, eta 210 plaza eskaini zituen gobernuak. Orain, hautaketa-prozesua amaitzen ari denean eta emaitzak jakinarazi ez dituztenean, plaza kopurua ia bikoiztea erabaki du Jaurlaritzak: 210 polizia-agente berri izendatu beharrean, 410 lanpostu berri beteko ditu.

Zehazki, 200 ertzain berri eta 210 udaltzain berri (31 herritan) hautatuko ditu Jaurlaritzak; bai "oinarrizko mailan", bai "ikerketa kriminalean eta bide-segurtasunean". Udaltzain kopuruari dagokionez, zortzi udalerritan igo dute udaltzain berri kopurua azken esku-hartzearekin, eta bereziki nabarmena da Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa) aurreikusitako igoera: hiru plaza berri eskaini zituzten Bilbon eta azkenean 60 lanpostu gehiago izango dira, eta batetik 41 plazara igo dute eskaintza publikoa Donostian.

Deialdi honetako udaltzain berri kopurua areagotu dute Etxebarrin (Bizkaia), Getxon (Bizkaia), Gorlizen (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa), Portugaleten (Bizkaia) eta Zamudion (Bizkaia) ere. Hurrenez hurren, batetik hirura, bitik hemeretzira, batetik bira, bostetik seira, hirutik bederatzira eta batetik bira igo dira herri bakoitzean eskainiko dituzten plaza berriak.

Hautaketa-prozesua aurki amaituko da, ustez, eta Jaurlaritzaren asmoa da izendatutako polizia-agente berriek datorren udaberrian ekitea formakuntzari. Itxura denez, hurrengo urtean hasiko dira polizia-indarrekin jarduten.

NO HAY COMENTARIOS