ACTUALIDAD / Régimen salarial
Bihotzekoak jota zendu da langile bat Petronorren Muskizko findegian
Sarbide-kontrolerako gunean hil da behargina, goizean. Aurten, Euskal Herrian gutxienez 57 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.
2020eko abenduaren 7
Bihotzekoak jota zendu da langile bat Petronorren Muskizko findegian

Gaur, abenduak 7, beste langile bat izan da eraila Euskal Herrian. 05:30ak aldera, bihotzekoak jota zendu da behargin bat Petronorren Muskizko (Bizkaia) findegian. Indusal enpresarentzat jarduten zuen soldatapean; hain zuzen, suteen aurkako arropa biltzeaz arduratzen dira plantan.

Lanean hastera zihoala izan du bihotz-gelditzea langileak, sarbide-kontrolerako gunean.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 57 langilek galdu dute bizia haien lanpostuetan Euskal Herrian.