ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Periódico de Aragón
2022/03/14 12:25

Aurreko larunbatean, martxoaren 12an, hiru pertsona migratzaile saiatu ziren Bidasoa ibaia igerian gurutzatzen, Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko muga igarotzeko, antza. Hiru lagunetako bat, ordea, ez zen beste aldera heldu, eta ibaian desagertu zen. Ibaia Hendaia, Biriatu, Urruña (Lapurdi) eta Irun artean (Gipuzkoa) pasatzen den zatian jarri dituzte martxan bilaketa-lanak, baina oraindik ez dute gaztea topatu. 24 urte ditu, hainbat hedabideren arabera.

Irungo Harrera Sarearen esanetan, asko dira azken egunetan Bidasoa ibaia igerian gurutzatu duten pertsona migratzaileak. Iaz gutxienez zazpi lagunek galdu zuten bizia muga-bidea igaro nahian; horietako bi, hain justu, Bidasoa ibaian itota hil ziren.

NO HAY COMENTARIOS