ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/06 12:51

Bi parke eoliko gehiago eraikitzeko eskaerak aurkeztu dituzte Euskal Herrian. Oraingoan, Urkiolako parke naturaletik gertu aerosorgailuak instalatzeko asmoa erakutsi dute: zehazki, hamahiru aerosorgailu jarri nahi dituzte Dima (Bizkaia), Zeanuri (Bizkaia), Elorrio (Bizkaia) eta Atxondo (Bizkaia) herrietako lurretan.

Gaur egun bi parke eoliko daude eremuan. Lehena Oiz mendiko instalazioa da, eta 30 aerosorgailu daude bertan. Eólicas Euskadi enpresak jarduten du horiekin, eta 25.500 kilowatt sortzeko gaitasuna dute. Zierbenan (Bizkaia), berriz, Punta Lucero deituriko parke eolikoa dago. Bost aerosorgailuk osatzen dute hura, 10.000 kilowatt sortzeko ahalmenarekin.

Aerosorgailu berriak, erraldoiak

Euskal Herrian zehar parke eolikoak instalatzeko proiektuak ugaritu egin dira, eta aerosorgailu erraldoiak barne hartzen dituzte proiektu berri horiek. Errota zaharrek baino potentzia askoz ere handiagoa sortzeko gaitasuna dute, eta Durangaldeko eta Arratiako parkeak ere potentzia handikoak izatea aurreikusten da: aurreproiektuak 85.600 kilowatteko potentzia ematea aurreikusten du.

Aerosorgailuek kalte handiak eragiten dituzte ingurugiroan, Euskal Herriko plataforma askok nabarmendu izan dutenez. Malerreka Bizirik plataformako kideen esanetan, 200 metrora iristen diren errotak instalatzeko, 6 eta 9 metrora arteko pistak eraiki behar dira. Hori ez ezik, porlanezko oinarri erraldoiak behar dituzte.

Hainbat plataformatako kideekin aritu da aurten GEDAR LANGILE KAZETA, parke eolikoak eraikitzeko hainbat proiekturen eta horien ondorioen nondik norakoak aztertzeko. Irakurri hemen erreportajea.

NO HAY COMENTARIOS