Lan-istripu bat izan zen atzo Galdakaon (Bizkaia): Gumuzio auzoko pabiloi batek su hartu zuen, arratsaldeko 19:30ak aldera. Suhiltzaileak bertaratu ziren, eta gau osoa eman dute sua itzaltzeko lanetan, txatarra erretzen ari zen-eta.
Sutean kea arnastu dute bi langilek, eta, ondorioz, Galdakao-Usansoloko Ospitalera eraman behar izan dituzte.