ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/04 16:48

Gizon etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur goizaldean, Bilboko (Bizkaia) Doña Casilda parkean. Norbanako batek abisatu du Ertzaintza, parkeko banku batean mugitzen ez zen pertsona bat zegoela esanez. Osasun-larrialdietako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Antza denez, gizonezkoak parke horretan igarotzen zituen gauak.

Bizkaiko hiriburuan ordu gutxian argitara atera den bigarren heriotza da: gaur bertan jakinarazi dutenez, Zabalgarbi hondakin-instalazioetako kontainer batean gaua egiten ari zen gazte migratzaile bat topatu zuten hilik astearte goizaldean. Dirudienez, berak ere ez zuen etxebizitzarik.

Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "Kapitalak ekoitzi eta proletalgoak jasaten dituen egiturazko pobreziaren eta biolentziaren adierazle garbiak" dira halako heriotzak.

NO HAY COMENTARIOS