ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / RTVE
2024/11/10 11:45

Faxistek inpunitate osoz jarraitzen dute han-hemenka mobilizazioak egiten, tartean, Madrilen. Espainiako Falangeak urriaren amaieran egin zuen manifestazio bat hiriaren erdigunean, eta Nucleo Nacional talde faxistaren txanda izan zen atzo: berriz ere PSOEren egoitza aurrean biltzeko deia egin zuen, Vuelta al origen, vuelta a Ferraz lelotzat hartuta. Izan ere, urte bat bete da Azaro Nazionala deitzen duten mobilizazio-ziklotik.

20:30ean irten zen atzoko manifestazioa Plaza Españatik, eta Ferrazeraino joan ziren faxistak. Zenbait iturriren arabera, tartean Espainiako Gobernuaren ordezkaritza, 2.000 ziren. Ikur faxistadun Espainiako bandera ugari eta gurutze zuri batzuk ikusi ziren martxan zehar, eta agur naziak eta oihu faxistak izan ziren nagusi: "En Madrid, ni un puto Mena", "España cristiana y no musulmana", "Puto rojo el que no bote", "Aquí están los nacionalistas", eta abar. Viva la unidad de España zioten kartel batzuk ere ikus zitezkeen.

Duela urtebete, 2023ko azaroan, Ferrazen mobilizatzeari ekin zion faxista andanak, PSOEren gobernuaren kontra eta Amnistia Legearen kontra. Hain zuzen ere, protesta horiek omendu nahi izan zituen atzo Nucleo Nacionalek. PSOEk gerora mobilizazioa "gaitzetsi" eta bertan izan ziren aldarri faxistak kondenatu baditu ere, gobernu-agintaritzen baimen ofiziala zuten faxistek manifestazioa egiteko.

NO HAY COMENTARIOS