ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/10 14:58

Agerraldi bat egin du berriki Zuiako (Araba) Gazte Asanbladak, Gaztetxean jasandako azken erasoa salatzeko. Azaldu duenez, martxoaren 27tik 28rako gauean, berriz eraso zioten Zuiako Gaztetxeari: harrikadaz apurtu zituzten leihateak. Eraso hori, Gaztetxearen aurkakoa izateaz gain, "bertan parte hartzen duten eragile zein norbanako guztien" aurkakoa ere badela salatu dute agerraldian.

Dena den, argitu dute honakoa ez dela izan Gaztetxeari egin dioten lehen erasoa. Iazko abuztuan salatu zuten, esaterako, margoa bota izan diotela Gaztetxeari, pintaketak egin izan dituztela bertan, eta kanpoaldeko buzoia zein fokoak hautsi izan dituztela. Horri guztiari gehitu behar zaio, beraz, joan den martxoan leihateak apurtzea, harriak jaurtita.

Zuiako Gazte Asanbladak gogorarazi du hamabost urtez jardun dutela Gaztetxea eraikitzen, eta "askatasun politikoak egunero erasotzen diren testuinguruaren barruan" kokatu behar direla espazioaren aurkako erasoak. Asanbladako kideek esan dute ez dutela onartuko "modu independentean antolatzen diren espazio autogestionatuen kontrako erasorik"; "ez Zuian, ez inon".

Horrekin batera, mobilizazio deialdi bat egin du asanbladak. Ostiral honetarako, hilaren 12rako, protesta bat antolatu du: 19:00etan, Murgiako (Araba) plaza nagusira bertaratzera deitu du. "Eraso politikoen aurrean, antolakuntza" aldarrikatu dute gazteek.

NO HAY COMENTARIOS