ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Jealser enpresaren lantegia.
2021/07/26 11:50

Gaurtik ostiralera bitartean, egunean bi orduko lanuzteak egingo dituzte Berriobeitiko (Nafarroa) Jealser enpresako langileek, soldaten igoera eskatzeko, besteak beste.

LAB sindikatuaren arabera, 2012. urtean, Lan Erreformari esker, enpresak %6 eta %12 artean jaitsi zituen langileen soldatak, eta gutxinaka soldatak igotzea eskatu dute haiek. Bestalde, azken urteetan kaleratzeen eta lan-erregulazioko txostenen bidez 100 langile izatetik 40 izatera igaro direla ere salatu dute.

11:00etatik 13:00etara egingo dituzte lanuzteak enpresako atarian, gaurtik hasita.

NO HAY COMENTARIOS