ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/25 09:02

Langile bat kaleratu du berriki Artabiako (Nafarroa) Arneactive enpresak, soldatak berdintzeko eta igotzeko asmoz, lankideekin batera antolatzeagatik. Hilabete honen hasieran eman zuen gertatutakoaren berri Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak, eta protesta bat ere prestatu zuen aurreko ostiralerako, Arneactivek "bere eskubideen alde antolatzen dena" kaleratzen duela seinalatzeko.

Ostiral arratsaldean izan zen kontzentrazioa, Arneactive aurrean. "Langilearen kaleratzearen atzetik dagoen arrazoi erreala" nabarmendu zuten Kontseilu Sozialistako kideek: "enpresan langileen antolakuntza independentea sustatzeagatik" kanporatu dutela salatu zuten.

Protestan parte hartu zuten lagunek Guardia Zibilaren partetik jasandako jazarpena ere azaldu du Kontseilu Sozialistak. Espresuki elkarretaratzera zihoazenengana jotzeko jarri zuten kontrol bat guardia zibilek, eta gutxienez lau auto gelditu zituzten. Gainera, Guardia Zibilaren unitate berezi bat bertaratu zen eta dozenaka pertsona identifikatu zituzten polizia-agenteek.


Irakurri hemen kaleratutako langileari GEDAR LANGILE KAZETAk egindako elkarrizketa

NO HAY COMENTARIOS