ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/18 12:41

Joan den urtarrilean aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) ikerketa aurreratuen erakundea: Ikerketa Sozialisten Institutua (ISI). Bi helburu nagusi ditu institutu marxistak: "Estrategia Sozialista Berriaren funtsatze teorikoan aurrera egitea", eta "EHKSren ildo politikoa taktikoki zehazteko euskarri zientifikoa izatea".

Beste hamaika zereginen artean, ISIk martxan du Ikerketa Estrategikoen argitalpen-ildoa, "EHKSren tesi politikoen oinarri zientifikoak azaltzeko" asmoz. Ikerketa Estrategikoetan xehatuko duen auzietako bat da, hain zuzen ere, "proletariotza eta proletarizazio-prozesua". Auzi zabal hori lantzeko, hainbat azterketa zehatz ditu esku artean institutuak, eta horietatik lehena jakinarazi du jada: "Euskal Herriko klase sozialen kuantifikazioa" lantzen ari da.

ISIko kideek Euskal Herriko klase sozialei buruzko azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte aste honetan, "hurbiltze-saio" baten bidez. Bilboko (Bizkaia) La Bolsan egingo dute aurkezpen-saioa, ostiral honetan, 19:00etan. Aurkezpenaren ostean, beren web-orrian (isi.eus) plazaratuko dute egindako lana, Ikerketa Estrategikoen aurreneko argitalpen modura.

NO HAY COMENTARIOS