ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/22 16:03

"Galerak jasanezinak" direla argudiatuta, Amurrioko (Araba) eta Laudioko (Araba) lantegien "etorkizuna bermatzeko", "beharrezkoak diren egokitzapen-neurri guztiak" indarrean sartuko dituela jakinarazi du Tubacexek. Hala adierazi berri die enpresako kontseilari ordezkari Jesus Esmorisek hainbat instituzio publikori, gutun bidez. "Denbora amaitzen ari da".

COVID-19ak negozioan "ondorio suntsitzaileak" izan dituela eta, "egoera kritiko" horretan, zuzendaritzak uztailean "langileen kostua orokorrean %20 murrizteko beharra" azaleratu zuela dio Esmorisek. Horrek 500 behargin kaleratzea esan nahi zuen, hain zuzen, 150 Arabako bi plantetan. Amurrion eta Laudion 800 langile inguruk jarduten dute zuzenean Tubacexentzat.

"NEURRI EZ TRAUMATIKOAK"

Enpresako kontseilari ordezkariaren arabera, "irtenbide ez traumatikoak" barne hartzen zituen proposamen bat aurkeztu zuen orduan zuzendaritzak; hain zuzen, langileen soldata %9ra jaistea. Zuzendaritzako kideek Arabako lantegiei begira osatutako planak, bestalde, ondoko neurriak ere jasotzen zituen, urrian aurkeztu zutenez: soldatak izoztea, asteko lanaldia 40 ordura handitzea, distantzien plusa kentzea, borondatezko bajak, doikuntza-osagarria kentzea edota txanda kontratuak kentzea.

Tubacexeko zuzendaritzak sindikatuei egotzi die "jarrera arduragabea" izatea, zuzendaritzaren proposamenak aintzat ez hartzeagatik. Esmorisek gutunean azaldu du azkeneko hilabeteetan "mobilizazio ugari" egin direla "enplegua galtzearen aurka" eta "publikoki" baztertu direla "lantokien bideragarritasuna bermatzeko" zuzendaritzatik mahaira ateratako neurriak.

Bestetik, Esmerisek azpimarratu du "oso ezkorrak" direla 2021-2022 urteetarako egindako aurreikuspenak.