ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tolosaldeko Autodefentsa Sarea
2019/04/29 11:57

Tolosako Orixe ikastetxean, Historia eta Euskara mintegietako ebaluazio irizpideak ikasleen intereseko ebaluazio irizpideengatik aldatzeko gauzatzen ari den borrokak bultzada indartsua jaso du azken egunetan.

Zenbait irakasleren jarrera autoritarioak agerian

Eginiko eskakizunak gauzatzeko prozesuaren baitan, zuzendaritzaren partetik oraindik ez dute erantzunik jaso. Aldiz, ikastetxeko zenbait irakasleren partetik jasan duten jazarpena da, bereziki, Orixeko ikasleek bizi duten zapalkuntzaren erakusle argiena, beraz, hauen borrokaren beharraren eta zilegitasunaren adierazlea.

Esaterako, azken greba egunean, ondorengoak dira TASEk Orixeko ikasleen aurka puplikoki salatutako erasoak: ikaslei gain presioak egitea, kaleratzeak gauzatzea eta manifestazioan parte hartzen zuten kideak grabatzen saiatzea.

Modu horretan, irakasleek, tarteko agintari moduan, ikasleen gain duten boterea ilunpetik argitara ateratzeko baliagarria izaten ari da beraz, ebaluazio irizpideak ikasleen beharretara egokitzeko TASeko kideak gauzatzen ari diren dinamika.

Akordio proposamena, mahai gainean

Aurkako aldetik jaso dituzten kexen aurrean, egindako “akats komunikatiboek eragin ahal izan duten mina” onartu ostean, borrokaren zilegitasuna aldarrikatu, eta borrokaren “helburua ebaluazio irizpideak aldatzea dela” gogorarazi dute. Horren erakusle, ikastetxeko zuzendaritzari gutuna igorri diotela ere jakinarazi dute, ostiral aurretik batu ahal izateko eta konponbide bat lortzeko.

Zentzu berean, Ikasle abertzaleakek ere, publiko egin duen azken komunikatuan, dei egin die bi parteei eta batez ere, Orixeko zuzendaritzari, “ikasleen eskakizuna bete eta ebaluazio irizpideak aldatzera bidean, akordio batera irits daitezen, Ostirala baino lehen”.

Langile mugimendua, borrokarako prest

Borroka testuinguru horretan, ugariak izan dira TASek “elkartasuna praktikan jartzeko” egindako deiari atxikitu direnak . Zehazki, Euskal Herriko langile mugimendu antolatuaren espresio ezberdinek, euren elkartasuna adierazteaz gain, deialdiarekin bat egiteko konpromisoa agertu dute. Besteak beste, Euskal Herriko hainbat autodefentsa sare integral, ikasle autodefentsa sareak, Herri Unibertsitate lokalak, edota aurrez aipatutako Ikasle Abertzaleak batu dira eginiko deialdira
NO HAY COMENTARIOS