ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Espainiako Auzitegi Gorena.
2020/12/16 13:11

Espainiako Auzitegi Goreneko epaileek aho batez erabaki dute Bateragune auziko epaiketa berriz egitea, atxiloketak gauzatu eta 11 urtera, Fiskaltzak hala eskatuta. "Batasuna berregiten saiatzea" egotzita, Gorenak berak 2012an berretsi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegiri, Sonia Jacintori, Arkaitz Rodriguezi, Miren Zabaletari eta Rafa Diezi ezarritako kondenak, nahiz eta zigorrak murriztu.

Duela bi urte, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak zalantzan jarri zuen 2011ko epaiketaren "inpartzialtasuna"; ordurako, auzipetuek beteta zituzten espetxe zigorrak. Ebazpen haren ondorioz, ordea, auzitegiak berak berretsitako epaia baliorik gabe uztea erabaki zuen Gorenak. Fiskaltzaren jarrera aintzat hartuz, epaiketa berriz egiteko agindu du orain, aho batez.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalera edo Europako Batzordeko Kontseilura jotzeko aukera lukete orain auzipetuek, defentsako iturriak aipatuz hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Informazio horien arabera, besteak beste, jurisprudentzia aldatzea ekarriko luke Gorenaren erabakiak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenak betetzeko moduan.