ACTUALIDAD
'Batasuna borrokan' ekimena aurkeztu dute Bilbon
Manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, 18:00etan Jesusen Bihotzetik hasita. Lau oinarri ditu deialdiak: "amnistia, langileria, autodeterminazioa eta antifaxismoa".
2020eko uztailaren 20
'Batasuna borrokan' ekimena aurkeztu dute Bilbon

Prentsaurreko bidez aurkeztu dute asteburuan Batasuna borrokan dinamika, Bilboko (Bizkaia) Karola garabiaren parean. Hala, datorren larunbatean, hilak 25, Bilboko kaleak betetzera dei egin dute, "Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria" elikatu asmoz. Jesusen Bihotzetik hasiko da manifestazioa, 18:00etan.

Azken asteetan azaldu duten modura, lau ardatz ditu mobilizazioak: "amnistia, langileria, autodeterminazioa eta antifaxismoa". "Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria sustatzeko asmoz aurkezten dugu ekimen hau", adierazi zuten asteburuko agerraldian.