ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/12 13:56

Bartzelonako Auzitegiak urtebete eta sei hilabeteko espetxe-zigor bat eta 3.150 euroko isun bat jarri dizkio Pedro Varela faxistari, Europa liburu-dendaren bitartez, "gorroto-diskurtsoak" zabaltzeagatik (nahiz eta aurretik ere kondenatu izan duten berdinagatik). Izan ere, Bartzelonako denda horretan "ideologia naziko" materiala saltzea leporatu diote: "eduki antisemita eta arrazista"; Holokaustoa "justifikatzen edo ukatzen" duen materiala, eta abar.

Ikerketan ebatzi dute Europa liburu-denda erreferentzia bat izan dela askotariko faxistentzat, eta, 2006tik 2016ra bitartean, espazio hori erabili zuela Varelak "gorroto-diskurtsoak" hedatzeko; bai liburuak salduz (esaterako, bere jabetzako Ediciones Ojeda argitaletxe faxistarenak), bai hitzaldiak antolatuz. Besteak beste judutarrekiko, jatorri afrikarreko eta asiarreko pertsonekiko, musulmanekiko edota LGTBI pertsonekiko gorrotoa zabaltzeko baliatu dute Europa. Aipatutako hamarkadan zehar, ideia faxistak hedatzeko 200 hitzaldi baino gehiago antolatu zituzten espazioan.

Hala ere, auzian funtsezkoa zen delitu batetik absolbitu du Varela auzitegiak: ebatzi du inputatua ez dela izan "zilegi ez den elkarte" baten parte. Horrek, zuzenean, berekin dakar auzitegiak hainbat neurriri uko egitea: ez du aginduko Europa liburu-denda behin betiko itxi dezatela (gaur-gaurkoz zarratuta dago, kautelazko neurri modura), eta ez du exijituko Varelak bere jardun faxistarako erabili duen Ediciones Ojeda argitaletxea desegin dezatela.

Izatez, fiskaltzak zortzi urteko zigor bat eskatzen zuen naziarentzat gorroto-delituengatik, eta beste lau urtekoa "zilegi ez den elkarte" bateko kide izateagatik. Esan bezala, azken hori zen gakoa liburu-denda eta argitaletxe faxistak itxi ahal izateko. Varelaren aurkako prozedura judizial berdinean auzipetutako gainerako lau naziak absolbitu egin dituzte.

NO HAY COMENTARIOS