ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Boltxe
2025/10/07 09:57

Euskal Herriko hainbat espazio politikotan parte hartzen duen pertsona batek duela bi urte jasan zuen eraso faxista larri bat Barakaldon (Bizkaia). Motoan zihoazen hainbat nazik eraso zioten 2023ko uztailean, eta labanaz bera hiltzen ahalegindu zen haietako bat, Asier Garcia, arma bihotzean sastakatuz. Bere burua babestea lortu zuen erasotuak, baina ebaki bat jasan zuen bularraldean.

Bi urteren ondoren, militante politikoak X sare sozialean eman du gertakariei buruzko prozesu judizialaren berri. Atzo jakinarazi zuen ondokoa: "Duela bi urte, nazi bat niri bizia kentzen saiatu zen. Ekidin egin nuen. Gaur iritsi da zitazioa, eta akusatu gisa agertzen naiz".

Azaldu zuen "lesioak" eragitea leporatzen diotela, erasotzaileari bezalaxe: "lesioei" lotutako delitu bat egotzi diote hari ere, baina larrigarriarekin. Hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 2.000 euroko fidantza eskatu dituzte faxistarentzat, eta erasotutako pertsonarentzat, berriz, 350 euroko fidantza eta isuna.

Bere momentuan, atxilotu egin zuten Garcia erasotzailea, eta pertsona bat hiltzea leporatu zioten. Outlaws MC taldearen jaka bat zeraman erasoaren momentuan, eta Amerikako Estatu Batuetan 1935ean sortutako talde supremazista, arrazista eta homofobo horren parte dela argitaratu zuten zenbait iturrik.

NO HAY COMENTARIOS