ACTUALIDAD / Régimen salarial
Barakaldoko kamioilari bat hil da soldatapean lanean ari zela
Errioxako San Vicente de la Sonsierran galdu du bizia 56 urteko beharginak. Euskal Herrian gutxienez zortzi langile hil dira aurten haien lanpostuetan.
2022eko otsailaren 14
Barakaldoko kamioilari bat hil da soldatapean lanean ari zela

Goizaldean, kamioi bat bidetik atera da LR-124 errepidean, Errioxako San Vicente de la Sonsierra herriaren parean. Gerora hainbat hedabidek esan dutenez, "kausa naturalak" zirela-eta hil da ibilgailua gidatzen ari zen langilea, eta gerora izan da trafiko-istripua. Barakaldokoa (Bizkaia) zen behargina, eta 56 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez zortzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Lan-heriotzetako bi izan dira Barakaldon.