ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Euronews
2024/10/18 10:20

Baliabide publikoen murrizketa gehiago atera ditu mahaira Frantziako Gobernuak. Duela hiru aste izendatu zuten gobernu berria Frantziako Estatuan, Michel Barnier kontserbadorea lehen ministro dela. Gobernu berriak aurkeztu ditu 2025erako aurrekontuak, "zorrotzak" agintarien esanetan: 60.000 milioi euro "aurreztea" omen da asmoa. Eta argi dago nola lortu nahi duen hori: beste behin ere, baliabide publikoei eraso eginda.

Batez ere, osasun- eta hezkuntza-sistema publikoetan egingo ditu murrizketak gobernuak. 2025ean, 6.000 langile publiko gutxiago izango dira Frantzian. Hezkuntza publikoan, zehazki, 4.000 irakasle gutxiago egongo dira.

Osasungintzan, bestalde, aurreratu du pobreenei eragingo dien neurri bat hartuko duela, gehiago ordaindu beharko baitute medikuarenera joateko (Frantziako Estatuan, ordainketa partekatuaren sistema da oinarri). Izan ere, mediku-bisitengatik pazienteei itzultzen zaien diru-kantitatea murriztuko du gobernuak, mutua pribaturik ez daukaten pertsonen kasuan.

Beste alor batzuetan, baina, badirudi gastu publikoa handitzen jarraituko duela agintaritzak; hala nola gastu militarrean, justiziari lotutako gastuan edota "segurtasunarekin" zerikusia duten inbertsioetan.

Urtebetean 60.000 milioi euro "aurrezteko" plana

Hezkuntzako eta osasungintzako murrizketa sozialak nolabait makillatzeko, neurri-sorta berdinaren barruan, gobernuak zergak igoko omen dizkie errentarik altuenak dituztenei (etxeen %0,3ri baino ez omen die eragingo horrek, zer errenta mailataz ari diren hobeto irudikatzeko). Enpresa handiekin ere berdin egingo omen du, 1.000 milioi euroko negozio-etekinak dituztenei igoko baitizkie zergak (400 korporazio besterik ez dira estatuan).

Gobernu berriak egin nahi dituen murrizketen eta esku-hartzeen dimentsioa ikusteko, ondoko alderaketa egin dute hainbat iturrik: 2008ko krisialdiaren ostean, defizita 65.000 milioi euro txikitzeko plan bat egin zuen garaiko gobernuak (François Fillon buru zela), bost urteko epean planteatuta. Orain, defizita ia neurri berean jaitsi eta tamaina bereko "aurrezte" bat egin nahi du gobernuak, 60.000 milioi eurokoa, baina hamabi hilabeteko epean.

NO HAY COMENTARIOS